Itxi

telebista

22:30ean

Fermin Muguruza protagonista, gaur gaueko 'Iñaki & Cía' saioan

EiTB

Ferminek bere ibilbide musikala errepasatuko du Iñaki Lopezekin, eta euskal musikaz, politikaz eta etorkizunaz hitz egingo du.

Gaur, Iñaki Lopez Fermin Muguruzarekin izango da Irungo Urdanibia plazan, 'Iñaki & Cía' saioan. Abeslariaren bizitza osoan zehar erreferentziazko plaza hau abiapuntu moduan hartuz, herriko kaleetan zehar ibiliko dira. Ferminen ibilbidearen lekuko zuzenak izan dira Irungo kaleak, eta abeslariak mundu osotik etortzen zaizkion gonbidatuak eramaten dituen lekuetara eramango du Iñaki.

Musikaria, ekoizlea eta dokumental zuzendaria da Fermin Muguruza, eta Black is beltza nobela grafikoaren erakusketa aurkeztu berri du.

Iñaki Lopez oso gustura ibiliko da berarekin: musikaz arituko dira solasean, euskal rock erradikalaren etiketa eraman zuten beste hainbat musikariri buruz hitz egingo dute, politikaz arituko dira, familiaz, eta baita etorkizunaz ere. Ferminek aitortuko duen bezala, ez da batere nostalgikoa, eta iragana gainditzeko baino ez du atzera begiratzen.

Xabi Solano, Esne Beltza taldeko abeslaria, eta Jitu, Kortaturen garaitik hona Ferminen laguna dena, ezagutuko ditu Iñakik Irunen. Ondoren, herria utzi eta Bilbora joango dira 'Black is Beltza' erakusketa, Ferminek Harkaitz Canorekin eta Jorge Aldereterekin elkarlanean egindako azken lana, ikustera.

'Iñaki & Cía' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.