telebista
Gaur, 22:30ean
Bartzelonako Poliziaren ustelkeria eta tortura kasuak, 'PFV' saioan
A.H.
EITB
Horrez gain, Mari Carmen Gallastegui ekonomista krisi ekonomikoaz arituko da, eta Jose Corbacho showman-ak eta Jose Millas idazleak egun-eguneko gaiak aztertuko dituzte.
Aste honetan, Bartzelonako Poliziaren barruan gertatutako ustelkeria eta tortura kasuez arituko dira 'Por Fin, Viernes' saioan. Kataluniako telebistan zentsuratu duten Ciutat Morta dokumentalaren egileak, Xabier Artigas eta Xapo Ortega, hartuko dituzte platoan, Poliziaren jokaera salatu duen ikus-entzunezkoaz hitz egiteko.
Politikari guztiek gauza bera diote: 2015 krisi ekonomikotik aterako gaituen errekuperazioaren urtea izango da. Baina egia al da hori? Zer pentsatzen dute familiek eta enpresa txikiek? Mari Carmen Gallastegui ekonomistak galdera hauen inguruko hausnarketa sakona egingo du.
Horrez gain, Jose Corbacho showman-arekin pintxotan joango dira, eta egun-eguneko gaien inguruan arituko dira.
Amaitzeko, Jose Millas idazlea izango dute platoan gonbidatu, eta berarekin ere gaurkotasuneko hainbat gai jorratuko dituzte.
'Por Fin, Viernes' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en.
TB1en.