Itxi

telebista

ETB1en

'Herri Txiki, Infernu Handi' saioa Errezilen izango da gaur

A.A.

EiTB

Gipuzkoako herri honetako hainbat bitxikeri ezagutuko ditugu Mikel Pagadiren eta Zuhaitz Gurrutxagaren eskutik.

2:08

'Herri Txiki, Infernu Handi' saioaren bigarren atalean, Errezil (Gipuzkoa) bisitatuko dute Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak.

Pagadik Errezilen hainbeste BMW zergatik dauden argitzen saiatuko da. Horretarako, Gurutz Agirretxe pilotoa eta Alazne Apalantza kopilotoa elkarrizketatuko ditu. Euskal Herri osoan ezaguna den Errezil sagarrari buruzko azalpenak emango dizkio Joxe Ramonek. Ondoren, Joxe Apalantza ezagutuko dugu, 20 ehiza txakur dituen ehiztaria eta Ernio inguruko Zelatun bordara egingo du bisita. Azkenik, Errezilgo plaza lehen aldiz zapalduko duten idi parea lanean ikusiko du.

Zuhaitzek etxe berean bizilagun diren Athletic zaleak eta Realzaleak ezagutuko ditu, eta Larraitz ileapaintzaileak errezildarren izaeraren berri emango dio. Herriko helduenak sasoi betean daudela konprobatuko du Zuhaitzek: Enrique, 85 urteko okupa eta 90 urteko Juanita ezagutuko ditu.

Ondoren Gloriak erakutsiko dio Errezildarrak oso elizkoiak izan arren, festazaleak ere badirela: San Migel ermitan goateke bat antolatuko du eta. Zerutik oso gertu sentituko da Aitzolen helikopteroan bidaia eginda eta Amorraietara Granada errekara joango da Juantxo arrantzalearekin. Sebastian Lizasok, berriz, herriaren nortasun, izaera eta berezitasunen berri emango digu bertsoen bitartez.

'Herri Txiki, Infernu Handi' gaur gauean, 21:30ean, dago ikusgai ETB1en.