Itxi

telebista

Gaur, 23:30ean

Ezker abertzaleko abokatuen kontrako operazioa hizpide, 'El Dilema'n

EITB

Saioaren bigarren zatian, telebistaren gaur egungo egoera eta etorkizuna aztertuko dituzte zenbait aditurekin.

Gaurko  'El Dilema' saioak ezker abertzaleko abokatuen kontra eta LAB sindikatuaren Bilboko egoitzan burututako polizia-operazioa aztertuko du. Gainera, Auzitegi Gorenak presoen zigorrak batzearen kontra hartutako erabakiaz arituko dira solasean.

Horretarako, Juan Carlos Etxeberriak Jone Goirizelaia abokatua elkarrizketatuko du. Halaber, Xabier Etxeberria abokatuarekin eta Juan Mari Gastaca, Iñaki Gonzalez, Iñaki Iriondo eta Alberto Ayala kazetariekin aztertuko du gaia.

Saioaren bigarren zatian, telebistaren gaur egungo egoeraz eta etorkizunaz arituko dira 'El Dilema' saioan. Besteak beste, telebista publiko eta pribatuen funtzioak, telebista modelo ezberdinak eta audientzia gehien lortzen duten formatuak aztertuko dituzte hainbat adituk solasaldi mahaiaren inguruan.

Hauek izango dituzte gonbidatu gaur: Joseba Fiestras, Gasteizko FesTValeko zuzendaria; Mariola Cubells, kazetaria eta ekonomista; Mikel Urretabizkaia, ETBko erredaktoreburua eta Kazetaritzan doktorea; Jose San Clemente, ekonomista, Antena3ko aholkulari ohia eta diario.es webgunearen sortzailea; Xabier Euzkitze, ETBko aurkezlea; Leire Palacios, kazetaria eta telebista kritikaria Berria egunkarian; Mikel Gurpegi, kazetaria, eta Estefania Jimenez, kazetaritza irakaslea eta telebista kritikaria Deia-n.

'El Dilema' gaur izango da ikusgai, 23:30etik aurrera, ETB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista