Itxi

telebista

22:30ean

Carlos Sobera gaurko 'Iñaki & Cía' saioan

EITB

Iñaki Lopezek aktore eta aurkezle ezagunaren ibilbide profesionala ezagutuko du, eta, gainera, haren bizitza pertsonalean murgilduko da.

Gaur, Iñaki Lopez Madrilgo Cofidis antzokira joango da Carlos Sobera taula gainean ikustera. Soberarekin, Marta Torné, Guillermo Ortega eta Javier Anton aktoreek egiten dute lan antzezpen honetan. Euren kamerinoko sekretuak aireratzeko prest egongo dira?

Aste honetako 'Iñaki & Cía' saioak ez dio bakarrik Soberaren aktore lanari erreparatuko. Carlosek Madrilen duen pisuko ateak irekiko dizkio Iñaki Lopezi, eta lasai hitz egiteko aukera izango dute bertan. Soberak ETBn eman zituen bere telebista ibilbidean lehenengo pausoak, 'Date el Bote' lehiaketaren arrakasta gogoratuko du, eta '¿Quieres Ser Millonario?' saioan bekaina altxatzeko keinu ezagunaren arrakastaz ere arituko dira. Gainera, Soberaren bizitza pertsonalaz ere hitz egingo dute: Patricia, emaztea, ezagutu zuenekoaz arituko dira, eta baita Natalia alabaz ere. Nolakoa izanda da berarentzat 50 urterekin aita izatea?

Horrez gain, Carlosek Barakaldon izandako haurtzaroa gogoratuko du, eta Unibertsitatera joan zedin bere gurasoek egindako esfortzu handiaz hitz egingo du.

Amaitzeko, Jarama zirkuitura joango dira, eta kart lasterketa bikainean nor baino nor gehiago arituko dira Sobera eta Iñaki Lopez. Nor izango da bien artean bizkorrena?

'Iñaki & Cía' gaur, 22:30etik aurrera, izango da ikusgai, ETB2n.

ETB2n.