Itxi

telebista

Gaur, 08:30ean

'Charlie Hebdo'ren kontrako erasoak, 'Iparraldearen Orena Astekaria'n

EITB

Frantzian eta Ipar Euskal herrian izandako mobilizazioak, samina, kezka eta haserrea aztertuko dute, Frank Dolosor kazetariak gidatuta.

  • Charlie Hebdo

    Charlie Hebdo

'Charlie Hebdo' aldizkariaren aurkako atentatuak bazterrak inarrosi ditu Ipar Euskal Herrian ere. Gaurko 'Iparraldearen Orena Astekaria' saioak sakon aztertuko du gertatutakoa ETB1en, goizeko 8:30ean.

Franck Dolosor kazetariak gidatuta, 10 egunez Frantzian eta Ipar Euskal Herrian izandako mobilizazioak, samina, kezka eta haserrea azalduko du saioak. Marko marrazkilariak, Itxaro Borda idazleak, Sustrai Colina eta Aitor Servier bertsolariek, eta Arantxa Idieder Gure Irratiko kazetariak hurbiletik jarraitu dituzte atentatuak, eta beren gogoetak aireratuko dituzte Euskal Telebistak astero Iparraldeari eskaintzen dion leihoan.

Horrez gain, Iñaki Esnalek, Olatz Arrietak, Mikel Ayestaranek eta Xabier Madariagak egunotan egindako erreportajeak pantailara ekarriko ditu, halaber, 'Charlie Hebdo' astekari satirikoari buruzko 'Iparraldearen Orena Astekaria' saio monografikoak.

'Iparraldearen Orena Astekaria' gaur emitituko da, goizeko 08:30ean, ETB1en.