Itxi

telebista

21:30ean

'Herri Txiki, Infernu Handi' Ean izango da gaur gauean

EITB

Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga Eako biztanleekin izango dira, herriak dituen bitxikeri eta herritarren nortasuna gertutik ezagutzeko.

'Herri Txiki, Infernu Handi' saioaren hirugarren atalean, Ea bisitatuko dute Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak, Bizkaiko kostaldean.

Zuhaitzek herriko motorzalea ezagutuko du: Sergio, Harley Davidson motorra ardi larru eta ahari hezurduraz apaintzen duen motorzalea. Herriko umeekin eskolako baratzean arituko da, eta Iluminadarekin eta Sabinarekin, 83 eta 87 urteko bi ahizpekin, Euskal Herriko errepide arriskutsuena nola gurutzatu ikasiko du. Juan Luis abeltzainak, zezen semental edo hazitarako zezenaren ezaugarriak erakutsiko dizkio Zuhaitzi; eta Jose Santi Agirre marinelak itsaso zabaleko gorabeheren berri emango dio.

Pagadik Eak udatik negura bizi dituen aldaketak ezagutuko ditu. Maria Luz herriko inmobiliariako saltzaileak etxebizitzen gorabeherak emango dizkio. Eako 'Korteinglesa' ere ezagutuko du eta Santi Agirreren txutxe denda. Japoniatik Eara bizitzera etorritako Nagako japoniarrak Earen edertasunaren berri emango dio, eta Julian Gaztañagak, hondartzan zikinkeri asko pilatu arren, altxor bereziak aurkitu daitezkeela erakutsiko dio.

Sebastian Lizasok berriz, herriaren nortasunaren, izaeraren eta berezitasunen berri emango du bertsoen bitartez.

'Herri Txiki, Infernu Handi' gaur emitituko da, 21:30etik aurrera, ETB1en.

g>en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista