telebista
Gabonak 2015
‘El Conquistador’ saioko paraje ikusgarrietara bidaia Gabonetan
Julian Iantzik gidatutako abentura eta kultura bidaia izango da ‘Conquis Bidaia’, Buenos Aires hiria eta Conquistador saioan azaltzen diren paraje ikusgarriak ezagutzeko aukera paregabea.
‘El Conquistador’ saioa ikustean, ziur hamaika aldiz nahi izan duzula han egon, leku horiek ezagutu, ekintza horiek egin, etab. Bada, zorte oneko zaudete, izan ere, ‘El Conquistador’ saioaren arima bizitzeko aukera duzue, baina, hango parte hartzaileek izaten dituten egoera penagarriak jasan beharrik gabe.
Animatu zaitez eta zatoz ‘Conquis Bidaia’ra, Gabonetan turismoaz, abenturaz eta kulturaz gozatzera!
Abenduaren 26an hasiko da bidaia ahaztezina. Julian Iantzik gidatuta, Buenos Aires eta hango Euskal Etxeak bisitatzeaz gain, Conquistador saioko paraje ikusgarriak bisitatzeko parada izango da, tartean Iguazuko ur jauziak. Halaber, abentura ekintzak ere egingo dituzte bidaiariek eta baita hango herri indigenetako cultura ezagutzeko aukera ere.
Hortaz, beste inon eskainiko ez dizuten bidaia paregabea eta ahaztezina izango da. Informazio gehiagorako: http://itsaslur.com/ eta Eroski Bidaiak.
k.