Itxi

telebista

Laburpena

Andreak Sexy Black salbatu du eta garaipena gizonen taldeari eman dio

Korronteak Sexy Black zeramala ikusita, Andrea hura salbatzera joan da eta dominikarra salbatzeko asmo onak ondorio larriak utzi dizkio nesken taldeari. Bileran, Ziortza aukeratu dute taldekideek.

Andrearen asmo onak ondorio larriak ekarri dizkio nesken taldeari. Sexy Black urak eramanda, gizonen taldeak irabazteko aukera gutxi zituen. Bitartean, baina, Eneko Van Horenbeke eta Roberto Laisekaren taldea besoak uztarturik gelditu zen.

Andreak amore eman du

Andreak, ohore handiko ekitza eginez, lehia alde batera utzi zuen eta dominikarra laguntzeko eginahalak egin zituen. Haren ahalegina eta jarrera denek txalokatu zuten, baina saria ez zen inoiz heldu. Are gehiago, Andrea, ahituta, sarera iritsi zenean, denek gainetik jauzi egin eta aurrea hartu zioten, Sexy Blackek berak lehenik eta Eneko Van Horenbekek ondoren, zuzia piztuta zuela.

Oinaze eta neke pila jasota, erabat nekatuta, amore eman zuen valentziarrak. Lehia hasi da jada, nahiz eta batzuk oraindik ez diren konturatu.

Ziortza, taldekideek nominatu duten lehena

Ezer gutxi balio izan zuten kexuek, aitzakiek eta barkamenek; izan ere, gizonentzako izan zen garaipena. Emakumeek, berriz, lehenengo bilera egin zuten. Aurtengo saioko lehen kanporatuak emakume izena izango zuen; beraz, Ziortza aukeratu zuten taldekideek lehen hautagi gisa.

Lehen aukeraketa hori beti izan ohi da zaila eta inork ez du argi izaten botoa emateko arrazoia; Ziortzak eta Rakelek, baina, launa boto jaso zituzten, eta azken botoak Ziortza egoera arriskutsuan jarri zuen.

Orain, David Seco eta Manu Maritxalarren esku dago kontua. ‘El Conquistador del Fin del Mundo’ saioko hurrengo atalean ikusiko dugu zer erabaki hartzen duten. Astelehenean, 22:15etik aurrera, ETB2n.

ETB2n.