Itxi

telebista

Gaur gauean

Segurtasuna lortzeko, askatasuna mugatzeari buruz, 'El Dilema'n

EITB

Juan Carlos Etxeberriak aurkezten duen saioak Parisko erasoen ondoren segurtasun-neurri handiagoak hartzeko debatea jarriko du mahai gainean.

Aste honetako 'El Dilema' saioa herritarren segurtasuna hobetzeko zenbait askatasun mugatzearen inguruan sortu den debateaz arituko da. Parisko atentatuen ondoren, herritarren segurtasuna handitzeko asmoarekin, zenbait askatasun mugatzea komeni dela proposatu dute hainbat ahotsek. Juan Carlos Etxeberriak gidatzen duen saioak terrorismo jihadistaren aurrean hartu beharreko neurriak eta neurri horien mugak zeintzuk izan behar diren aztertuko du.

Olatz Arrieta ETBk Bruselan duen berriemaileak Parisen izandako erasoen ondorengo egoera aztertu eta irailaren 11n New Yorken gertatutakoekin alderatuko ditu. Solasaldirako mahaiaren inguruan, berriz, honako kolaboratzaileak bilduko dira: Gorka Landaburu, kazetaria; Eduardo Ruiz Vieytez, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria; Marta Peirano, eldiario.es-eko kazetaria eta idazlea; Borja Adsuara, zuzenbide digitalean aditua; Oscar Jaime, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zientzia Politikoen irakaslea eta segurtasun gaietan aditua; eta Pedro Ugarte, idazlea eta kazetaria.

'El Dilema' gaur gauean izango da ikusgai, 00:10etik aurrera, ETB2n.

TB2n.