Itxi

telebista

22:15ean

Krisia izango du hizpide gaur 'Por Fin, Viernes' saioak

A.E.

EiTB

Kataluniako telebistak Ciutat Morta dokumentala eskaini ostean, 2006ko otsailaren 4ko bi biktimaren testigantzak bilduko ditu 'PFV' saioak, Mariana Huidobrorena eta Silvia Villullasena, hain zuzen.

Aste honetako 'Por Fin, Viernes' saioan, euskal gizartearen kezka diren galderei erantzuten saiatuko dira Santiago Niño Becerra ekonomialaria eta Garbiñe Biurrun epailea: krisitik aterako al gara? zein preziotan? ongizate-estatua betiko bukatu al da?...

Gainera, Kataluniako telebistak eskainitako Ciutat Morta dokumentalak polemika piztu ondoren, 2006ko otsailaren 4ko bi biktimaren testigantzak ezagutuko ditugu; Mariana Huidobrorena eta Silvia Villullasena, hain zuzen.

Bestalde, Hipercorreko atentatuetako bi biktimak, Margarita Labadek eta Roberto Manriquek, Santiago Arrospideren atxiloketaren inguruan duten iritzia emango digute, eta baita Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) larunbaterako deitu duen manifestazioaren inguruan dutena ere.

'Por Fin, Viernes' saioa, Silvia Intxaurrondoren eskutik, ostiralero, 22:15ean.

15ean.