telebista
22:15ean
'No es tan fácil' filma izango da ikusgai, gaur, ETB2n
EITB
EITB
Meryl Streep, Alec Baldwin eta Steve Martinek osatzen duten amodio-hirukiaren inguruko gorabeheren berri emango digu komedia erromantiko honek.
Gaur, Nancy Meyersek 2009an zuzendu zuen No es tan fácil (2009) eskainiko du ETB2k. Meryl Streep, Alec Baldwin eta Steve Martin aktoreak dira filmeko protagonista nagusiak.
Hiru seme-alaba nagusi dituen emakumea da Jane (Meryl Streep) eta aldi berean gozo-denda den jatetxe bateko jabea da. Duela hainbat urte banandu zen arren, oso harreman ona du Jake senar ohiarekin (Alec Baldwin). Jake berriro ezkondu da gazteago den emakume batekin, baina Janerekin istorioren bat izaten du noizean behin; hori dela eta, Jane "bestea" izango da oraingoan. Hala ere, nahaste-borraste hau are gehiago korapilatuko da Adam ezagutzen duenean; izan ere, Janeren sukaldea berritzeko kontratatu duen arkitektoa da Adam eta honek ere ezin izango du amodio-hiruki honetatik alde egin.
Gaur gauean, ez ezazue galdu No es tan fácil filma, 22:15ean, ETB2n.