Itxi

telebista

09:00etan

Pello Urizarri elkarrizketa, gaurko 'Egun On Euskadi' saioan

EITB

EH Bilduko ordezkariak egun-eguneko gai politikoak aztertuko ditu.

Gaur, Estepan Aldamiz-Etxebarriak Pello Urizar EH Bilduko legebiltzarkidea elkarrizketatuko du ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegian, eta egun-eguneko gai politikoak aztertuko dituzte elkarrekin.

Horrez gain, Jose Alvarez, Tasio Erkizia, Iñaki Zarraoa eta Antton Karrera bilduko ditu solasaldirako mahaiaren inguruan, eta Olaia Urtiaga kazetariak, bere aldetik, eguneko albiste nabarmenenen berri emango du.

'Egun On Euskadi' astelehenean, 09:00etatik aurrera ikusgai, ETB1en.

p>
  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista