telebista
Zinema
'Un sueño imposible ' filma, gaur, ETB2n
EiTB
Benetan gertatutako istorio batean oinarritutako lan honek film onenaren saria jasotzeko izendapena jaso zuen Oscar sarien 2009ko edizioan.
ETB2 kateak Un sueño imposible filma eskainiko du gaur gauean. John Lee Hancocken lana benetan gertatutako istorio batean oinarrituta dago eta Oscar sarietarako bi izendapen jaso zituen 2009an, film onenaren saria eta emakumezko aktore onenarena jasotzeko.
Film honek Michael Oher (Quinton Aaron) gazte beltz txiroaren istorioa kontatzen du. Etxerik etxe dabilen mutil galdu honek Leigh Anne Tuohy (Sandra Bullock) aurkitu eta, egun gutxi batzuetan, bere bizitza goitik behera eraldatzea lortuko du. Leigh Anneren etxean bizitzen hasten denean familia giroa ezagutuko du lehen aldiz Michaelek. Etxe horretan sentituko duen berotasunak bere bizitzako ametsa, futbol amerikarreko jokalari profesionala izatea, lortzera eramango du.
Bullockek kritika bikaina lortu zuen filmean egindako lanarengatik eta, urte berean, Oscar saria, Urrezko Globoa eta Aktore Sindikatuaren saria irabazi zituen, film horretan egin zuen lanarengatik.
Ez galdu film eder hau, gaur gauean, 22:15etik aurrera, ETB2n.