telebista
22:30ean
Alderdi politikoen legez kanpoko finantziazioaz, gaurko 'PFV'en
EITB
Silvia Intxaurrondok Herri-Kontuen Euskal Epaitegiko presidentea, Jose Ignacio Martinez Churiaque, elkarrizketatuko du.
Alderdi politikoen legez kanpoko finantziazioaz arituko da aste honetako 'Por Fin Viernes' saioa. Nork kontrolatzen du alderdien finantzaketa? Ustelkeria dago finantziazio horren atzean?
Silvia Intxaurrondok Jose Ignacio Martinez Churiaque Herri-Kontuen Euskal Epaitegiko presidentearekin hitz egingo du. Epaitegi honetan egiten dute euskal alderdien kontuen fiskalizazioaren kontrola, eta horren presidenteak zorrotz erantzungo die Silvia Intxaurrondoren galderei.
Horrez gain, Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren adierazpenak aztertuko dituzte, eta, gainera, Juan Antonio Salguero eraikitzaile katalanarekin hitz egingo dute. Salguerok % 20ko komisioak ordaindu behar izan zituen Generalitateko Gobernuarentzat egindako 20 lanetan.
Amaitzeko, Carla Antonelli aktore, politikari eta aktibista transexuala elkarrizketatuko dute. Larunbatean, Bilboko Zinebi zinema-jaialdiaren barruan, Fernando Olmedaren 'El viaje de Carla' filma aurkeztuko du.
'Por Fin Viernes' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.