Itxi

telebista

Laburpena

David Seco eta Manu Maritxalar indartuta atera dira

Labirintoaren probak puri-purian jarri du kontua. Lukak, bestalde, abentura utzi du eta Maurixio izendatu dute lehia jokatzeko. Gaurko atalean ikusiko dugu, 22:15etik aurrera, ETB2n.

Labirintoaren probak puri-purian jarri du kontua. Eneko Van Horenbeke ikurrina ukitzeko zorian zela, eta Roberto Laiseka garaipena ospatzeko prest, labirintoko gomen kaxan ez aurrera ez atzera geratu zen Iban, eta, ondorioz, David Seco eta Manu Maritxalar berpiztuta atera ziren.

Nesken taldea, ostera, indartsu azaldu da une erabakigarrian, eta burua gora hasiko dute fase berria. Halaber, euren kapitain kuttunen ondoan jarraitzeko itxaropena ere ez dute galdu, nahiz eta inork ez dakien zer gertatuko den.

Mutilen taldean bi lehiakide gutxiago

Aldiz, mutilek argi dute zein den egoera, iluna izan arren. Fase berriari ekiteko orduan taldekide bat galtzea ez da inoren gustukoa, baina bat izan beharrean bi kide badira, egoera ez da batere erosoa.

Lukaren alde egiteari itxura emateko plan perfektua prestatu zuen taldeak, baina, Berako taldekidea erdi-kanporatzea ez zuten espero. Ia ohartu ere egin gabe, egoera kontrolpean izatetik nahasita zebilen Roberto Laisekaren esku gelditu ziren. Txirrindulari ohiak taldeko arima arriskuan jartzea erabaki zuen, eta Maurixiok ordaindu behar izan du besteen hutsa; izan ere, Iturengo lehiakideak jaso du borroka jokatzeko lehen izendapena. Bigarrena, eta, beraz, ‘conquispedia’ren etorkizuna, Eneko Van Horenbekeren esku dago.

Halaber, kapitainek ere euren bidea argitzeko dute oraindik; izan ere, bikote bietako batek baino ez du aurrera egingo abenturan. ‘El Conquistador del Fin del Mundo’ saioko hurrengo atalean ikusiko dugu, gaur gauean, 22:15etik aurrera, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista