telebista
16:00etan
'Amor en Saigón', gaur arratsaldean, ETB2n
ETBko bigarren kateak Amor en Saigón filma emango du arratsaldean. Drama erromantiko bat, Vietnamgo gerra erdian. 16:00etatik aurrera, ETB2n.
Gaur arratsaldean, 'Teleberri' albistegiaren eguerdiko edizioaren ostean, 16:00ak aldera, Amor en Saigón izango da ikusgai ETB2n, Uwe Janson zuzendari eta Désiree Noshbuch eta Mehmet Kurtulus, protagonista dituen filma.
Sarah, gobernuz kanpoko erakunde batentzat lan egiten duen doktorea, Vietnamgo gerrara bidaliko dute, Saigongo ospitalea zuzentzera. Bidaiaren hasieran, pertsonen kontrako mina bat zapalduko du, eta hilzorian egongo da. Haren bizitzan beste gizon bat agertuko da orduan, Robin. Maitasun-harremana sortuko da bien artean, amodiozko triangelu bihurtuko dena. Alde batetik, Marc, Saraharen gizona, eta bestetik, Robin, bere kutuna.
Gaur, 16:00etan, Amor en Saigón filma izango da, ETB2n.