Itxi

telebista

22:10ean

'Ejecutiva en apuros' izango da ikusgai, gaur gauean, ETB2n

Gaur gauean, 22:10ean, Renée Zellwegeren komedia erromantikoa ikusgai, ETB2n.

  • Iturria: IMDb

Gaur gauean, 'Teleberri' albistegiaren gaueko edizioaren ostean, 22:10 aldera, Ejecutiva en apuros izango da ikusgai ETB2n, Jonas Elmer zuzendari eta Renée Zellweger eta Harry Connick Jr. protagonista dituen filma.

Lucy Hill (Renée Zellweger) Miamin bizi den anbizio handiko exekutiboak lantokian mailaz igotzea bakarrik du helburu. Egun batean, lan bat eskainiko diote, Minnesotako herri txiki batean fabrika bat berregitura dezan. Lan erraza ematen badu ere, bizitza ikusteko era aldatuko dio. Gainera, herrixka horretan bere bizitzako gizona ezagutuko du (Harry Connick Jr.).

Gaur gauean, 22:10etik aurrera, Ejecutiva en apuros filma izango da ikusgai, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista