Itxi

telebista

16:15ean

'Miss Texas, dos mundos diferentes', gaur, ETB2n

Miss Texas, dos mundos diferentes drama erromantikoa izango da ikusgai, arratsaldean, ETB2n.

  • Iturria: IMDb

Igande honetan, 'Teleberri' albistegiaren ostean, Miss Texas, dos mundos diferentes, izango da ikusgai ETB2n; drama erromantiko bat gaur egungo Texasen. Ute Wieland zuzendariak gidatu zuen, eta Natalia Wörner eta Robert Seeliger ditu protagonista.

Katharina Fahlke, fotokazetaria, Texasera bidaliko dute gaur egungo cowboy edo behizainen bizitzari buruzko erreportaje bat egitera. Horretarako, arrantxo batean bat gehiago bailitzan ibiliko da. Hasieran, bertako arduradunak, Greg izeneko behizainak, ez du serio hartuko. Ezagutu ahala, baina, haren inguruan duen iritzia aldatuko du, eta maitasunezko harremana sortuko da bien artean. Katherina Berlinera itzulitakoan, mutil-laguna utziko du eta Texasera itzuliko da, Gregengana. Baina dena erabat aldatuko da Gregek familia duela ikusten duenean.

Miss Texas, dos mundos diferentes, gaur, 16:15etik aurrera, ETB2n.