Itxi

telebista

Maritxalarren pumek kanibalen jokoa irabazi eta Eneko izendatu dute

Layza Foxek agur esan dio abenturari, kanpamentuko baldintzak jasan ezinda. Eneko aukeratu dute, bestalde, dueluan kondorren aurka egiteko

Bere gorpuzkera ondo erabili zuen Manu Maritxalarrek kanibalen jokoaren hasierako zatian, eta joko horretan normalean lehen pausua ematen duenak, bigarrena ere ematen du.

Manu Maritxalar, Juanito Oiarzabal eta David Seco kapitainen ardura izan zen aiztoa aurkitzea, haragiaren tartean ezkutatuta baitzegoen. Bitxia izan zen hiruretan azeriena izatea aiztoa lortzen baldarrena; kasu honetan, David Secok bere gain hartu behar izan zuen kondorrek galdu izana.

Pumen eta guanakoen arteko borroka

Juanito askoz ere biziagoa izan zen eta bere burua lurrera botata lortu zuen aiztoa eskuratzea; ordurako, baina, Manu Maritxalarrek jada martxan jarrita zeukan bere taldea. Hala ere, ez zen borrokarik falta izan pumen eta guanakoen artean eta, beste behin, Manu Maritxalar irain guztien jomuga izan zen, batez ere Borja, Maixa eta Sexy Blacken aldetik; azken horrek, gainera, ostikoa ere eman zion.

Dena dela, pumek irabazi zuten jokoa, bigarren aldiz jarraian, eta proteinaz betetako sari gozoa jaso zuten; abenturaren sasoi honetan gainera, gustora asko hartzeko saria, alegia.

Guanakoak kanpamentu pobrean

Guanakoak kanpamentu pobrera joan ziren bueltan, Manu Maritxalar eta haren pumen esku zeudela jakitun eta gorrien epaia segituan iritsi zen: Eneko aukeratu zuten dueluan kondorren aurka egiteko. Hartara, baliteke Eneko izatea berdeek galduko duten bigarren taldekidea, izan ere, Layza Foxek agur esan dio abenturari, kanpamentuko baldintzak jasan ezinda; hotza da haren ahulgunea eta egunak zeramatzan ordurako alde egingo zuela esanez.

Kondorrak kanpamentu oso pobrera bueltan

Kanpamentu oso pobreko izozkailura bueltatu dira kondorrak, benetan zigor gogorra David Secoren taldearentzat; taldea gutxinaka itotzen ari da eta zain dituzte oraindik taldeko bilera eta duelu erabakigarria.

El Conquistador del Fin del Mundo’ saioko zortzigarren ataleko bigarren zatian ikusiko dugu, gaur, 22:15etik aurrera, ETB2n.

ETB2n.