Itxi

telebista

Gaur, 22:30ean

Mafia eta 'Bobby Z' filma, 'El Mundo según LND' saioan

EITB

Saioak mafiaren intriga guztiak azalduko ditu, eta Paul Walker protagonista duen 'Bobby Z' filma eskainiko du.

Gaur gauean, 'El Mundo según LND' mafiaren munduan murgilduko da zinemaren bidez. Felix Linaresek Cosa Nostraren lehen pausoak jarraituko ditu, Amerikara egindako migrazioa azaldu eta bertan krimen antolatuaren burua bihurtzeko prozesua argituko du. Horrez gain, Vito Corleone Aita jauna film ospetsuaren pertsonaia nagusiak oinarri hartzen duen benetako pertsonaia nor izan zen azalduko du.

Halaber, mafiaren eta euskaldunen arteko harreman harrigarria azalduko du saioak; izan ere, euskaldun batek hartu zuen 30 urtez Los Angeleseko sheriff kargua. Nafarroa Beheretik Ameriketara joandako euskaldun baten semea zen, eta horren aitak Los Angelesen euskaraz idatzitako aldizkari bat argitaratu zuen. Aitak eta semeak, biek, mafiako jendearekin harremana izan zuten, politikari ustelak ezagutu zituzten, espetxeetako alkaideekin jardun ziren, eta Mickey Cohen, Los Angelesko mafiako erregea, ere gertutik ezagutu zuten.

Mafiaren ingurukoak alde batera utzi gabe, saioak Bobby Z filma eskainiko du, Don Winslow idazlearen eleberrian oinarritutako pelikula. Paul Walker du protagonista, Olivia Wilde, Laurence Fishburne eta Keith Carradinerekin batera. Saioak Walkerren ibilbide profesionala, bizitza eta heriotza ekarri zion auto-istripu larria gogoratuko ditu El Mundo de Paul Walker atalean.

'El Mundo según LND' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.

rong>