Itxi

telebista

Gaur gauean

Munitibarreko pilota jaialdia zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Julen Retegi-Rezusta eta Ezkurdia-Zabaleta bikoteek jokatuko dute Binakako Txapelketako partida.

0:09
Pilota

Gaur gauean, Munitibarreko pilota jaialdiarekin bat egingo dute Euskal Telebistako kamerek zuzenean. Hasteko, Jaunarena-Merino eta Altuna III-Irusta bikoteek jardunaldiko atariko partida jokatuko dute; eta ondoren, Julen Retegi-Rezusta eta Ezkurdia-Zabaleta Binakako Txapelketari dagokiona. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Ibon Gaztañazpik egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna, 22:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.

Bi pilota partiden atsedenaldian, Levante eta Eibar taldeek jokatutako futbol partidaren laburpena eskainiko du ETB1ek, Joseba Urkiola kazetariaren kontakizunarekin.

izunarekin.