telebista
22:45ean
'Baküna Show' Iparraldeko dantza ikuskizuna, gaur, 'Oholtzan'
EITB
Zuberoako dantza tradizionalak, gaurkotasunarekin eta lurraldeko aberastasun kulturalarekin uztartuko ditu ikuskizunak.
Kompany Beritzak ekoizturik, Xiberoko dantzari eskoletako hamabi gaztek Baküna Show dantza ikuskizuna eskainiko dute gaurko 'Oholtzan' saioan. Edu Muruamendiaraz koregrafoaren laguntza izan dute Zuberoko ohiko dantzetatik haratago joan, eta tradizioa eta gaurkotasuna uztartzeko. Johañe Etchebest eta Catherine Arçanuthurry dantzariek ere parte hartu dute. Zuberoa ausart eta moderno baten leinurua izan nahi du sorkuntza honek.
'Oholtzan' gaur gauean izango da ikusgai, 22:45etik aurrera, ETB1en.