Itxi

telebista

NSPPS: Entre Dos Fuegos

Leitza eta Mungia, nor baino nor gehiago, taloa prestatzen

EITB

Gaur gauean, 22:30ean, ETB2n, Ander Gonzalez eta Ramon Roteta talogile onenen bila joango dira bi herrietara.

  • Ander Gonzalez eta Ramon Roteta

    Ander Gonzalez eta Ramon Roteta

Gaur gaueko 'No es País para Sosos: Entre Dos Fuegos' saioan, Leitza eta Mungia izango dira nor baino nor gehiago. Erronka taloa prestatzen izango denez, bi herriotako talogilerik onenak bilatzea izango dute helburu Ander Gonzalezek eta Ramon Rotetak. 22:30ean izango da ikusgai saioa ETB2n.

Leitzaran haranean barrena abiatuko da Ander bere sukaldariaren baserrira heltzeko. Eskualdeko herritarrek taloaren erregina ezizenaz ezagutzen dute. Ondoren, herri kirolen erakustaldi bikaina ikusiko du Anderrek, eta aizkolari baten larruan jarriko da. Hala ere, ez da hori Anderrek bere gain hartuko duen erronka bakarra, arrantzarako botak jantzita, amuarrainen bila joango baita. Ondoren, Musunzar jatetxeak prestatuko ditu ibaian hartutako amuarrain freskoak.

Ramonek lagun batekin egingo du topo Mungian, Keparekin. Elkarrekin, baserritarren azoka bisitatuko dute, morokil on bat prestatzeko osagaien bila. Gosari tradizionala hartu ondoren, bere sukaldariaren bila joango da Ramon eskualdean martxan jarraitzen duen errota bakarrera. Irinik onena eta desafioan prestatuko duten taloa dastatuko ditu bertan Ramonek. Baina, horrez gain, goggomobilean paseotxoa emango du Hondarribiko sukaldariak, eta Haritza gastro-tabernan pintxo batzuk dastatzeko parada ere izango du.

Astero bezala, bi taldeen norgehiagoka platoan izango da, auzokideen begiradapean. Mari Tere eta Marti epaileek erabaki beharko dute bi herrietako zeinetan egiten duten talorik onena, eta erabaki zaila izango da, tradizioaren eta berrikuntzaren arteko lehia izango baita.