Itxi

telebista

23:50etik aurrera

Lan-merkatua aztergai, gaurko 'El Dilema' saioan

EITB

Juan Carlos Etxeberriak Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua elkarrizketatuko du.

  • Juan Carlos Etxeberria

    Juan Carlos Etxeberria

Gaur gaueko 'El Dilema' saioak Euskadiko lan-merkatuaren egoera aztertuko du, eta Juan Carlos Etxeberriak Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua elkarrizketatuko du. Solasaldian, gainera, enpleguaz arituko dira, eta denbora luzez langabezian dauden pertsonen egoeraz eta gazteen arteko langabezia-tasa altuaz hitz egingo dute, besteak beste.

Solasaldi mahaiaren inguruan gonbidatu hauek bilduko dira: Gema de Francisco, Hays aholkularitza enpresako city managerra; Carlos Etxeberri, Noticias de Gipuzkoa-ko kazetaria; Luis Cañada, Novias Salcedo Fundazioko presidentea; Juanjo Basterra, kazetaria; eta Massimo Cermelli, ekonomialaria eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea.

'El Dilema', 23:50etik aurrera, ETB2n.

em>

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista