Itxi

telebista

22:30ean

Bigarren Mundu Gerra hizpide, gaurko 'El Mundo según LND' saioan

EITB

Felix Linaresek gidatuta, Saint and Soldiers: Objetivo Berlín pelikula ikusgarria eskainiko du saioak.

  • Felix Linares

    Felix Linares

70 urte bete dira gaur Bigarren Mundu Gerrako gertakari lazgarrienak izan zirenetik, eta, hori dela eta, 'El Mundo según LND'k 1945eko martxoan gertatutako guztia gogoratuko du. Heriotzak, fusilamenduak eta tragediak izan ziren, baina gertakari heroiko ugari ere bai, gerra gordinean gizatasunez beteriko ekintzak izan daitezkeela azaltzen diguten gertakariak, alegia.

Garaia hobeto girotzeko, ikus-entzuleak gerraren azken hilabeteetan murgilduko dituen Saints & Soldiers: Objetivo Berlín film ikusgarria eskainiko du saioak. Paraxutista talde batek Frantziako hegoaldeko lurretan egingo du salto, Berlinerako bidean martxan doazen aliatuen tropei laguntzeko asmoz, baina etsaiek hartutako lur haietan eraso egingo diete.

Filma eman aurretik, gainera, Bigarren Mundu Gerran borrokatu eta ekintza heroikoak egin zituzten euskal soldaduak gogoratuko dituzte ¿Y los vascos qué? atalean.

Amaitzeko, gerran kondekorazio gehien lortu zituen soldadua ezagutuko du Felix Linaresek, ondoren zinemako izar ezagun bihurtu zena.

'El Mundo según LND', 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea