Itxi

telebista

22:10ean

'Más allá del tiempo', gaur gauean, ETB2n

ETBko bigarren kateak Más allá del tiempo filma emango du gaur gauean, benetako maitasunari buruzko drama erromantiko bat.

Gaur gauean, gaueko ‘Teleberri 2’ ondoren, Más allá del tiempo izango da ikusgai ETB2n. Drama erromantiko bat Robert Schwenthke zuzendari eta Eric Bana eta Rachel McAdams protagonista dituen filma.

Clare (Rachel McAdams) beti egon da Henryrekin (Eric Bana) maiteminduta. Beraien patua elkarrekin bizitzea bada ere, beti dabiltza elkarrengandik urruntzen. Henryk denboran zehar bidaiatzen du, garai batetik bestera atzera eta aurrera eginez, inolako kontrolik gabe. Bidaia horiek direla eta, Henry noiznahi desagertzen da. Hala ere, Clare bien arteko maitasunaren alde borrokatuko da.

Gaur, 22:10ean, Más allá del tiempo, ETB2n.