telebista
22:15ean
Jesus Eguiguren, 'Por Fin, Viernes' saioan
A.E.
EiTB
Vaticanoko sekretuek eta Frantzisko aita santuaren agintaldiari buruz ere arituko dira.
Bi gai nagusi izango dituzte gaur gauean Silvia Intxaurrondok aurkezten duen 'Por Fin, Viernes' saioan. Vaticanoa eta Frantzisko aita santuaren agintaldia izango dituzte hizpide alde batetik. Bestetik, berriz, Borja Cobeagaren Negociador pelikularen inspirazio izan den Jesus Eguiguren elkarrizketatuko dute.
Bi urte beteko dira ostiralean Frantzisko aita saindu izendatu zutenetik. Denbora honetan, gizartean irudi ona eman du Argentinako Aita Sainduak, egin dituen adierazpenei eta erakutsitako gertutasunari esker. Baina... ¿benetako aldaketa etorriko ote da Eliza Katolikoan? ¿Aurre egin ahal izango ote die etorkizuneko erronkei, Vaticanoko Bankuaren erreformari adibidez? ¿Nola tratatuko dituzte emakumearen, homosexualen edota zelibatua?
Horrekin batera, Vaticanoko aurpegirik ilunena aztertzen saiatuko dira Arturo San Agustin kazetari eta idazlearen laguntzarekin. Tras el portón de bronce izeneko liburuaren egilea da. Eta Nafarroako Unibertsitateko teologo eta apaiza den Juan Luis Lordaren iritzia ere jasoko dute.
Bestetik, ostiralean iritsiko da zinema aretoetara Borja Cobeagaren azken filma, Negociador. Jesus Egiguren inspirazio hartuta egindako pelikula da eta Egiguren bera platoan izango dute Luis Aizpeolea idazlearekin batera. Azken honek, Egigurenek izandako elkarrizketak ETA: las claves de la paz liburuan bildu zituen.
Eta azkenik Silvia Intxaurrondo Elgoibarko Txillarre baserrian ikusiko dugu. Han negoziazio eta bilera historiko ugari egin izan zituzten eta haiek bertatik bertara ikusi zituzten bi lagunekin, Paco Egearekin eta Pello Rubiorekin egongo da. Arnaldo Otegiren eta Jesus Egigurenen bileran sortutako bitxikeriak kontatuko dizkigute.
'Por Fin, Vienes' 22:15ean, izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.
trong>