Itxi

telebista

Aurrerapena

Guanakoak gerrarako prest, gaur, 'El Conquis' saioan

Korta eta Juanitoren jarrerak bizi-bizi jarri du giroa, eta ondorioak ez dira onak izango guanakoentzat. Asko izango dute jokoan hiru taldeek ‘tronkoala’ izeneko proban.

Guanakoek ahaztuta utzi zuten janariaren zakuak, edo pumek ostu zutenak (talde bakoitzaren ikuspuntuaren arabera), zeresana emango du oraindik ere, eta ez dirudi ondo bukatuko denik.

Alderdi on bakarra zera da: guanakoak batuta agertu direla lehen aldiz, antolatzaileen kontra jartzeko izan bada ere. Talde barruan onartu egin dute zakua ahaztuta utzi zutela, Borjari ahaztu zitzaiola, hain zuzen. Manuren taldekoen azpikeriak, baina, mindu egin ditu.

Pumak eta kondorrak, pozez zoratzen

Bien bitartean, pumak eta kondorrak pozez zoratzen daude. Abenturako bi azeriak beren onetik ateratzea lortu dutelako daude pozik gorriak, eta berdeak amorratuta egoteak aurrera egiteko itxaropena ekarri dielako, berriz, urdinak.

Asko izango dute jokoan hiru taldeek ‘tronkoala’ proban, saioko beste klasikoetako batean. Zalantzarik gabe, ‘El Conquistador’ saioan kontaktu fisiko handiena eragiten duen proba da. Baina bereziki David Secoren taldea lehiatu behar da gogo biziz; izan ere, baliteke proba hori izatea euren azken aukeretako bat.

El Conquistador del Fin del Mundo’ saioko hamargarren atalean ikusiko dugu, gaur, 22:15etik aurrera, ETB2n.

era, ETB2n.