telebista
Asteburu honetan
Bilboko saneamendu-sareaz, 'Teknopolis'en
A.E.
EiTB
Horrez gainera, etorkizuneko bidaiarien hegazkinaz ere arituko dira.
Aste honetako 'Teknopolis' saioan, Bilboko saneamendu-sarean sartuko dira. 30 urte eta 1.000 milioi euroko inbertsioa behar izan da halako azpiegitura eraikitzeko. Ia milioi bat lagunen ur zikinak bildu, bideratu eta garbitzen dituen sistema konplexua da, eta 'Teknopolis' lurpean sartuko da bertatik bertara ezagutzeko.
Etorkizuneko bidaiarien hegazkina ere izango dute hizpide. Izan ere, Europar Batasuneko HITARI proiektuan, soinuaren abiadura baino azkarrago joango den hegazkin bat ari dira diseinatzen; hain zuzen, soinuaren abiadura halako bost hartuko duen hegazkin hipersonikoa. Egia bihurtuko balitz, Japoniara bidaia, gaur egun 12 ordukoa, 3 ordu eskasetan egingo litzateke.
'Teknopolis' saioa larunbatean 13:30ean dago ikusgai ETB1en, eta igandean, 09:30ean, ETB2n.
ETB2n.