Itxi

telebista

23:50ean

Iparraldeko departamendu hauteskundeak, gaur, 'El Dilema'n

EITB

Iparraldeko egoera ekonomiko eta politikoa aztertuko du saioak, eta Frantziako Gobernuak bultzatu dituen aldaketa administratiboak azalduko ditu.

  • Juan Carlos Etxeberria

    Juan Carlos Etxeberria

Datozen martxoaren 22an eta 29an, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusian parte hartuko duten 24 ordezkariak aukeratuko dituzte Ipar Euskal Herriko herritarrek. Hauteskundeak hizpide hartuta, lurraldeko egoera ekonomiko eta politikoaren gaineko azterketa egingo du 'El Dilema' saioak. Frantziako Gobernuak bultzatu dituen azken aldaketa administratiboek Iparralden zer nolako ondorioak izan ditzaten ikertuko du saioak.

Juan Carlos Etxeberriak gidatutako solasaldian honako gonbidatuek hartuko dute parte: Eguzki Urteaga soziologoa, Igor Ahedo politologoa, Béatrice Molle Mediabask-eko kazetaria, Pepe Aizpuru Euskal Irratiak-eko kazetaria, Franck Dolosor ETBko Iparraldeko korrespontsala, eta Jose Mari Muñoa Eusko Ikaskuntzako presidente ohi eta Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetako ordezkari ohia.

Horrez gain, Juan Carlos Etxeberriak Olga Irastorza Bihartean-eko koordinatzailea elkarrizketatuko du, Gipuzkoa eta Baionako merkataritzako ganbarek bultzatutako ekimena.

'El Dilema' gaur, 23:50etik aurrera, ETB2n.