Itxi

telebista

22:30ean

Serie-hiltzaileei buruz, gaur gaueko 'El Mundo según LND'

EITB

Felix Linaresek filmetan ezagun egin diren serieko hiltzaileen kasurik ospetsuenak gogoratuko ditu, eta Harry el Sucio filma eskainiko du.

Gaur gauean, serie-hiltzaileen inguruan arituko da 'El Mundo según LND' saioa. Felix Linaresek filmetan ezagun egin diren hiltzaile hauen kasurik ospetsuenak gogoratuko ditu.

Horrez gain, Euskadin izan diren hiltzaileak ere azalduko ditu saioak ¿Y los vascos qué? atalean, besteak beste, Sacamantecas izeneko hiltzaile beldurgarriaren kasua.

Osteguneko saioak, gainera, Harry el Sucio filma eskainiko du, eta Felix Linaresek Clint Eastwood pelikulako protagonistaren ibilbide luzea errepasatuko du El Mundo según Clint Eastwood atalean.

'El Mundo según LND' gaur eskainiko da 22:30etik aurrera, ETB2n.

>
  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea