Itxi

telebista

Gaur gauean

Walters-Donaire, luma pisuko izar handiak, 'Boxeo Izarrak'en

A.A.

EiTB

Chavez eta Taylor boxeolarien arteko borroka historikoa ere eskainiko du ETB1eko saioak.

Nicholas Walters eta Nonito Donaire luma pisuko izar nagusiak dira azken urteotan. Walters jamaikarrak 24 borrokaldi egin ditu eta denak irabazi. Gainera, 20 K.O. lortu ditu. Hiru aldiz izan da munduko txapeldun. Donaire australiarrak, berriz, 33 garaipen ditu eta galdutako bi borrokaldi. 13 bider izan da munduko tituluaren jabe.

Borrokaldi honen ostean, Vincent Feigenbutz eta Guram Natsulishvili ikusiko ditugu. Feigenbutz alemaniarrak 19 urte baino ez ditu eta 15 garaipen daramatza orain arte.

Azkenik, borrokaldi historiko bat gogoratuko dute: orain 25 urte Julio Cesar Chavezek eta Meldrick Taylorrek egin zuten norgehiagoka ikusgarria.

'Boxeo Izarrak' saioa ostiralean izango da ikusgai, ETB1en, 00:45ean. Pedro Mari Goikoetxea aurkezleak Manu Maritxalar boxeolari ohia izango du lagun kontakizuna egiteko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista