Itxi

telebista

Gaur, 23:50ean

Euskadi eta Nafarroako hauteskundeen gakoak aztergai, 'El Dilema'n

EiTB

Azken inkestek islatutako joerak eta Andaluziako hauteskundeen ostean alderdiek dituzten aukerak aztertuko dituzte saioan.

  • Juan Carlos Etxeberria

    Juan Carlos Etxeberria

Andaluziako hauteskundeen ondoren, hauteskunde ugariko urtea hasi da, eta 'El Dilema' saioak Euskadi eta Nafarroako hauteskundeei begira sortu diren gakoak aztertuko ditu. Besteak beste, azken inkestek erakusten duten joera aztertu, eta Andaluziako hauteskundeetako emaitzen ondoren alderdiek dituzten aukerak azalduko ditu. Saioan, gainera, Iparraldeko departamenduetako hauteskundeetako lehenengo itzuliko emaitzak aztertuko dituzte.

Juan Carlos Etxeberriak gidatuko duen solasaldiko partaideak honako hauek izango dira: Iñaki Iriondo, Gara-ko korrespontsal politikoa; Juan Mari Gastaca El País-Euskadi-ko zuzendaria; Juanjo Dominguez eta Alfredo Retortillo politologoak; Ser-Euskadiko Eva Domaika albistegi zuzendaria; Iñaki Gonzalez Deia-ko zuzendariordea; eta Alberto Ayala El Correo-ko zuzendariordea.

Halaber, Juan Carlos Etxeberriak María José Canel Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Komunikazio Politikoan katedraduna elkarrizketatuko du.

'El Dilema' gaur, 23:50etik aurrera, izango da ikusgai, ETB2n.

p>