Itxi

telebista

22:10ean

'El juramento', gaur, ETB2n

Gaur, ETBko bigarren katean El juramento izango da ikusgai; ume baten hilkateren inguruan eraikitako filma, Sean Penn zuendari eta Jack Nicholson protagonista duena.

Gaur, El juramento filma egongo da ikusgai ETB2n, ume baten hilketaren inguruan eraikitako thriller gogorra. Sean Penn zuzendari eta Jack Nicholson eta Aaron Eckhart protagonista dituen filma 2001ean Canneseko jaialdian film onenaren saria jasotzeko izendatuta egon zen.

Jerry Black (Jack Nicholson) Nevadako gizahilketak ikertzeaz arduratzen den poliziari Mexikora arrantza egitera joateko bidaia oparituko diote lankideek erretiroa hartu behar duen egunean. Mendian zortzi urteko ume baten gorpua aurkituko dute, baina, eta Jerry, alde batera geratu ezinik, gorpua aurkitu duten tokira joango da eta gertatutakoaren berri emango dio haren familiari. Guraso horien sufrimendua ikusita, eta bizitzaren aurrean dituen zalantzak bultzatuta, Jerryk hiltzailea aurkitzen saiatuko dela esango die.

Gaur, 22:10ean, El juramento, ETB2n.