Itxi

telebista

00:10ean

Profesional mailako 3 borrokaldi, Bilboko Casillatik, gaur gauean

EITB

Jon Fernandez-Sidney Cortes, Diego Jair Ramirez-Sukhanov eta Andoni Gago-Michael Carrero borrokaldiak eskainiko ditu saioak.

  • boxeo izarrak

Gaur gauean, Bilboko Casilla kiroldegian izango da 'Boxeo Izarrak' saioko lan taldea, eta profesional mailako hiru borrokaldiren berri emango dute. Lehenengo neurketan, Jon Fernandez 19 urteko boxeolari bilbotarrak debuta egingo du. Espainiako Selekzioarekin aritutako mutila da eta teknikoki boxeolari bikaina da. Aurrez aurre, Sidney Cortes Ekuadorreko boxeolaria izango du.

Bigarren norgehiagoka, Iruñean bizi den Artem Sukhanov errusiarrak egingo du Diego Jair Ramirezen aurka. Sukhanoventzat ere aurreneko borrokaldia izango da profesional mailan.

Hirugarren neurketa, Andoni Gago eta Michael Carreroren artekoa izango da. Gago bilbotarra gaur egungo Espainiako txapelduna da, baina norgehiagoka honetan ez da titulurik izango. Michael Carrero nikaraguarrak 12 borrokaldi irabazi ditu, 36 galdu eta lau berdindu.

Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek egingo dute kontakizuna, Bilboko Casillatik, 00:10etik aurrera, ETB1en.