Itxi

telebista

Aurrerapena

Zer gertatuko da kondorrekin?

Lau taldekide baino ez ditu jada Secoren taldeak: kapitaina bera, Janaina, Patxi eta Sergio. Taldea desagertzea nahi dute denek, berriz lehiatu ahal izateko. Gaur ikusiko dugu, 22:15ean, ETB2n.

Aurreko edizioetan, kondorren egoera berean egon diren talde guztiak desagertu egin dira, eta horixe esan du azken saioetan Julian Iantzik berak ere. Naik porrot egin ondoren, baina, urdinek euren kanpamentuan jarraitzen dute oraindik, eta espero ez zuten egoera hori dela eta erabat harrituta daude lehiakideak, itxaropen-izpi bat baita.

Hala eta guztiz ere, hiru lehiakideak kalkuluak egiten dabiltza egunotan, eta David Seco estimu handitan izan arren, taldea desagertzea nahi dute, gainerako kideekin berriz lehiatzeko eta azken garaipena lortzeko aukera izan dezaten.

Pumekin edo guanakoekin?

Aurreikuspen guztiek helmuga bera erakusten dute, ziurrenik hala izatea nahi dutelako; modu batera edo bestera, hirurek ikusten dute euren burua pumen edo guanakoen taldean, baina ez dute argi bietako zein izango den komenigarriagoa eurentzat abenturan aurrera egiteko.

Iantzik esango lukeen moduan, ‘espekulazio gehiago'. Oraingoz, argi dagoena zera da; hurrengo immunitate jokoaren aurkezpenean denek elkar ikusiko dutela. ‘El Conquistador del Fin del Mundo’ saioko hamabigarren atalean izango da hori, gaur, ETB2n.

aur, ETB2n.