telebista
Gaur
Txirrindularitza, futbola eta saskibaloia, zuzenean, EITBn
EITB
Kataluniako Itzuliko 6. etapa ETB4n, eta Athletic B-Real Sociedad B, Alaves-Racing eta Bilbao Basket-Gipuzkoa Basket ETB1en. Lau kirol emanaldiak eitb.eus-en izango dira ikusgai.
Txirrindularitzarekin ekingo die Euskal Telebistak gaurko kirol emankizunei. Kataluniako Itzuliko 6. etaparen berri emango dute Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak 15:50etik aurrera ETB4n. Cerveran hasi eta PortAventuran amaituko dute azken-aurreko jardunaldia.
ETB1en, 'Zilarrezko Futbola' saioaren barruan, Bigarren Mailako bi partida eskainiko ditugu 16:00etatik aurrera: Athletic B-Real Sociedad B, Xabier Anduezaren eta Jose Luis Riberaren kontakizunarekin, eta Alaves-Racing, Naxari Altuna, Juanan Larrañaga eta Iban Bengoetxearen komentarioekin.
Azkenik, Endesa Ligako Bilbao Basket-Gipuzkoa Basket derbia izango da ikusgai Euskal Telebistaren lehen katetik, 21:00etan. Asier Aranguren, Josean Aldalur eta Juan de la Vega izango dira esatariak.
Lau kirol emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitzeko aukera izango da streaming bidez.
ong>
