Itxi

telebista

Laburpena

Borja, kondorrik gabeko aro berri honetako lehen biktima

Kondorren taldea desagertuta, David Secok agur esan dio abenturari, Patxi eta Sergio pumen taldean dira eta Janaina guanakoekin. Borjak galdu egin du zubi esekiaren proba Enekoren aurka.

Azkenean, guztiek espero zutena eta talde urdineko kideek nahi zutena gertatu zen; taldeko kide denek David Secok izan ezik, Manu Maritxalarrek baino lehen esan behar izan baitzion agur abenturari, eta hori ez du oraindik gainditu busturiarrak.

Aro berri honen hasiera ez zaie gustatu Korta eta Juanitori, izan ere, ez zaie ondo iruditu kondorren banaketa; Patxi eta Sergio pumen taldean dira, eta Janaina guanakoen taldean, Korta eta Juanitoren aginduetara. Lehen begiratuan, indarrak parekatuta gelditu direla dirudi: 7 lagun talde bakoitzean, hiru emakume eta lau gizonezko; guanakoak, baina, bi kapitain dituzte oraindik.

Pumentzak immunitate jokoa

Beste behin ere, behar besteko arreta jarri gabe ekin zioten guanakoek immunitate jokoari, eta erronkan arreta osoa jarri beharra zegoen. Pumak askoz ere biziagoak izan ziren eta legea hausteko muga mugan, soka askatzeko orduan arinago ibili ziren. Modu batera edo bestera, garaipena eskuratu zuten, eta haragi eder batez gain, aste lasaia izango zutela ziurtatu zuten, eta aro berriak ekarri duen abantaila jaso zuten: duelua jokatzeko guanakoen taldeko lehen kidea aukeratzea, Eneko, alegia.

Zubi esekiaren lehia jokatu dute Enekok eta Borjak

Abenturaren une hauetan lagunak ere ez dira ugari inguruan, eta argi geratu zen hori guanakoen bileran. Borja izendatu zuen taldeak, Enekoren botoa jaso baitzuen, jokoan aurrera egiteko bere taktikari kasu eginda.

Maixak ere garesti ordaindu zuen kapitainen aurrean erakutsitako ausarkeria. Mutrikuarra taldekide desatsegina da kapitainentzat, bereziki Kortarentzat, eta hori ordaindu egin behar da. Baina, Enekok bileran erakutsitako taktika ikusita, Maixak ez zuen arduratuta egoteko arrazorik, eta horrela izan zen. Enekok Borja aukeratu zuen zubi esekiko proba zorrotza jokatzeko. Irundarrak bere mailako aurkari baten kontra jokatu eta balio zuena erakusteko aukera izan zuen, berak behin eta berriz eskatu bezala; baina, ez zuen askorik egin. Borjak, erabat hunkituta, agur esan zion abenturari eta, orain, guanakoak ez dira lehengoak izango bera gabe.

Korta eta Juanitoren taldekoek ez dute bake girorik, eta Manu Maritxalarren taldeak, ostera, zeruan jarraitzen du, arrakasta batetik bestera. Baina, ez iruditu arren, egoera bata zein bestea, biak dira txarrak, izan ere, oraindik abentura asko dago jokoan, datozen asteotan ‘El Conquistador del Fin del Mundo’ saioaren 11. edizioko hurrengo ataletan ikusi dugunez.

ikusi dugunez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea