Itxi

telebista

22:30ean

'La Noche de…' saioak 'Caperucita Roja' eskainiko du gaur gauean

EITB

Horrez gain, Jason Statham aktorearen ezkutuko armak zeintzuk diren aireratuko du saioak, eta Hollywoodeko aktore fededunenak nortzuk diren azalduko du.

Gaur gauean, 'La Noche de…'k Txanogorritxoren istorioaren bertsio oso berezia eskainiko du: umeentzako istorioa goitik behera aldatu, eta intrigaz eta suspensez beteriko kontakizuna izango da. Filma ikusi aurretik, grabatzeko lanen inguruko hainbat datu emango ditu saioak eta aktore zerrenda errepasatuko du, izen ezagunez beteriko zerrenda baita: Amanda Seyfried, Gary Oldman, Billy Burks, Virginia Madsen, Max Irons eta Julie Christie.

Saioak, gainera, Jason Statham hartuko du protagonista, akziozko zinemaren aktore onenetarikoa, eta bere ezkutuko armak zeintzuk diren kontatuko du.

Akziozko zinemarekin jarraituz, autoekin grabatutako eszenak nola egiten diren azalduko du 'La Noche de...'k. Izan ere, kotxe gidariek euren bizitza arriskuan jarri izan dute historian zehar, baita zinema mutuaren garaian ere. Efectos Artesanales atalak emango ditu eszena horien inguruko datu guztiak.

Amaitzeko, Hollywoodeko aktore fededunenak nortzuk diren azalduko du 'La Noche de...'k También son humanos atalean.

'La Noche de... Caperucita Roja', 22:30etik aurrera, ETB2n.

/p>
  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista