telebista
21:00etan
Laboral Kutxa-Fenerbahce, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB
Asier Aranguren, Josean Aldalur eta Juan de la Vega zuzenean arituko dira Buesa Arenatik.
Gaur, Ostegun Santu egunez, zuzeneko emanaldia egingo du Euskal Telebistak. 21:00etan, Euroligako saskibaloi txapelketari egingo dio tartea ETB1ek, Laboral Kutxak Fenerbahceren aurka jokatuko duen partida eskaintzeko. Asier Aranguren, Josean Aldalur eta Juan de la Vega zuzenean arituko dira Buesa Arenatik. Emanaldia eitb.eus-en ere jarraitzeko aukera izango da.