telebista
22:15ean
'Garaikoetxea, una transición inacabada', gaur gauean, ETB2n
A.E.
EiTB
Oscar Bañuelosek zuzendutako dokumentalak Carlos Garaikoetxearen ibilide politikoa errepasatuko du.
Garaikoetxea, una transición inacabada dokumentala eskainiko du gaur gauean ETB2k. Oscar Bañuelosek zuzendutako dokumentala Sonora Estudiosek ekoitzi du, eta bertan Garaikoetxea lehendakariaren ibilbide profesionala errepasatuko dute. Trantsizio garaiko Eusko Jaurlaritzaren lehen lehendakariak epe hartako unerik gatazkatsuenak ekarriko ditu gogora.
Hainbat politikarok eta kazetarik emango dute iritzia Garaikoetxearen ekarpenaz: Iñaki Gabilondok, Jaime Mayor Orejak, Charo Zarzalejosek, Iñaki Anasagastik, Juan José Ibarretxek, Mario Fernándezek, Iñaki Aldekoak, Rafael Larreinak, Javier Rojok eta Pedro Miguel Etxenikek, besteak beste.
'Nazio burujabea eta lurralde osotasuna, horixe da erronka handia eta egiazki oraindik gehien arduratzen nauen gaia da euskal proiektu nazionalaren baitan' dio Garaikoetxeak dokumentalean. 'Gauza gehiegi gertatu direla uste dut; orain dela horrenbeste urte hasi zen hura gogoratuz amaitu gabeko trantsizioaz hitz egitea, egokia ez dela uste dut, horrenbeste proiektu agortu direnean gainera. Orain tokatzen dena, erabakitasunez, ausardiaz eta izpiritu demokratikoz trantsizio berriari ekitea da' azaldu du.
Garaikoetxea, una transición inacabada, gaur, 22:15ean, ETB2n.