Itxi

telebista

22:15ean

'El color del crimen' filma, gaur, ETB2n

L.A | EITB.EUS

Julian Moore eta Samuel L. Jackson dira thriller honen protagonista nagusiak eta munduan gori-gorian dagoen gaia jorratzen du: inmigrazioa eta arraza-gorrotoa.

Gaur gauean, El color del crimen (Freedomland) filma eskainiko du ETB2k. Joe Roth zinemagileak zuzendu zuen 2006an eta Samuel L. Jackson, Julianne Moore eta Edie Falco dira protagonista nagusiak.

Richard Price idazle eta gidoilariak 1998an idatzitako Freedomland eleberri arrakastatsuan oinarritzen da filma, eta Pricek berak egin zuen lanaren zinemarako moldaketa. Benetako gertaera bat izan zen filmean kontatzen den istorioa: ume baten desagerpena eta ondorengo bilaketa-lanak. Gainera, filmaren zati handi bat umea desagertu zen tokian bertan grabatu zen, hain zuzen ere, abandonatutako haurren harrera-zentro batean.

Gaua da, eta New Jersey hiriaren kanpoaldean, Brenda Martin (Julianne Moore) izeneko emakume bat iritsiko da Demsyko larrialdietarako osasun zentrora, odolez beteta eta kulunkan. Emakumea artatua izan ondoren, Lorenzo Council (Samuel L. Jackson) poliziarekin hitz egingo du, eta gizon beltz bate eraso egin ostean, bera bizi den auzoaren (Gannon) eta Dempsyren arteko punturen batean autoa lapurtu diola kontatu dio. Emakumeak informazioa ezkutatzen dulea uste du Councilek, eta, zenbait ordutako galdeketaren ondoren, Brendak egia aitortuko du: lapurtu dioten autoaren atzeko jesarlekuan Cody, lau urteko semea, zegoen lo.

Karen Collucci (Edie Falco) aktibistak bi auzoetako herritarrak mobilizatuko ditu umearen bilaketa-lanetan parte hartu dezaten. Alabaina, Dempsyko bizilagun bat bahiketaren susmagarritzat jotzen dute ikerketek eta arrazen artean zegoen tentsioa lehertu egingo da.

El color del crimen (Freedomland), gaur, ETB2n.