Itxi

telebista

23:55ean

Udaberri Arabiarretik jihadera, analisia, gaur gauean, 'El Dilema'n

EITB

Afrika eta Ekialde Hurbilean jihadismoak dituen agertokiak aztertuko ditu saioak, eta Udaberri Arabiarrean hasi ziren aldaketen garapena jarraituko du 'El Dilema'k, gaur egungo egoerara iritsi arte.

Europar Batasuneko eta Mediterraneo hegoaldeko herrialdeek aste honetan Bartzelonan egindako bileretan jihadismoari aurre egiteko proposatutako neurriak aztertuko ditu gaur 'El Dilema' saioak. Juan Carlos Etxeberriak gidatzen duen saioan, Katalunian desegin duten zelula jihadistaren inguruko datu guztiak eman, eta jihadismoak Afrikan eta Ekialde Hurbilean erabiltzen dituen agertokiak eta jokaerak aztertuko dituzte. Amaitzeko, Udaberri Arabiarrean hasi ziren mobilizazioen eta aldaketen garapena aztertuko du saioak, gaur egungo egoerara iritsi arte.

Solasaldirako mahaiaren inguruan, gonbidatu hauek egongo dira: Santiago Martinez, Historia Garaikideko irakaslea Nafarroako Unibertsitatean; Javier Aisa, Espacio Redo-ko kazetaria; Itxaso Dominguez de Olazabal, nazioarteko harremanetan aditua; Ignacio Alvarez-Ossorio, Arabiar eta Islamiar Ikasketen irakaslea Alacanteko Unibertsitatean; Ignacio Cembrero, El Mundo egunkariko kazetaria, eta Ahmed Chaghouaoui, UPV/EHUko Historia irakaslea, bilduko dira.

'El Dilema' gaur izango da ikusgai, 23:55etik aurrera, ETB2n.

ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista