Itxi

telebista

Asteburuan

Artea eta teknologia, asteburu honetan, 'Teknopolis' saioan

A.E

EiTB

Errestaurazio eta zaharberritze lanaz arituko dira, besteak beste.

Aste honetan, 'Teknopolis' saioaren zati handi bat arteari eskainiko diote. Horretarako, Bilboko Arte Ederren Museora sartu-irten bat egingo dute. Han, Jose Merino, museoko Errestaurazio eta Zaharberritze Saileko arduradunaren eskutik, artelanen zaharberritzean erabiltzen den teknologia ezagutuko dute, eta besteak beste, margolanetan ezkutuan dagoena agerian jarriko dute.

Eta margolanekin jarraituz, Italiara joango da saioa. Ondare ikaragarria dute han, eta urtean 6.000 artelan inguru garraiatzen dituzte museo batetik bestera aldi baterako erakusketetarako utzita. Bidaia horretan artelana ahalik eta gutxien kaltetzeko helburuarekin, Europako proiektu bat jarri dute martxan, Genesi izenekoa. Asmoa artelanaren baldintzak bidaia osoan kontrolpean izatea da.

Herri jakintzak ilargiaren faseekin zerikusia duten hainbat uste gordetzen ditu, besteak beste, egurrarekin lotutakoak. Tknika Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroan uste horiek egiazkoak diren ikertzen ari dira, ilargiaren aldi desberdinetan moztutako egurren ezaugarriak definituz. Lehenengo emaitzen berri emango dute aste honetako saioan.

'Teknopolis' saioa larunbatean izango da ikusgai, 13:30ean, ETB1en; eta igandean, 09:30ean, ETB2n.

ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista