telebista
22:30ean
'Leningrado', gaur gaueko 'El Mundo según LND' saioan
EITB
Saioak historian eman diren hirietako setiorik harrigarrienak errepasatuko ditu, eta hainbat euskal umek Leningradeko setioa nola jasan zuten azalduko du.
Gaur gauean, 'El Mundo según LND'k Leningrado filma eskainiko du, naziek hiri errusiarrari egindako setio dramatikoari buruzko filma. Pelikularen emanaldiaren aurretik, historian eman diren setiorik harrigarrienak gogoratuko ditu Felix Linaresek, Alejandro Magno eta Julio Cesarren mailako militarrek aurrera eramandako setioak, hain zuzen ere, Ciudades Sitiadas atalean.
Horrez gain, bigarren gerrate mundialera begira jarriko da 'El Mundo según LND', fronte errusiarrari buruzko datu guztiak lortzeko asmoarekin. Nahiz eta errusiarrek nazien kontrako gerra irabazi, milaka hildako eta sufrimendu handia jasan izan zuten euren soldaduen artean, eta baita herritarren artean ere.
Amaitzeko, Leningradeko setiora itzuliko da saioa, bertan izan ziren ehundaka euskal umeen istorioa gogoratzeko, ¿Y los vascos qué? atalean.
'El Mundo segun LND', 22:30etik aurrera, ETB2n.
ETB2n.