telebista
00:20an
Wladimir Klitxkoren K.O. guztiak, ostiraleko 'Boxeo Izarrak' saioan
EITB
Horrez gain, Noel Gevor-Tamas Lodi, Enrico Koelling-Giuseppe Brischetto, eta Mateusz Masternak-Ben Nsafoah borrokaldiak eskainiko ditu saioak.
Vladimir Klitxko ukrainarra larunbatean New Yorken Bryant Jennings estatubatuarraren kontra arituko dela hizpide hartuta, borrokalariaren K.O. guztiak eskainiko ditu 'Boxeo Izarrak' saioak. Klitxkok 53 garaipen lortu ditu era horretan, eta guztira 24 aldiz izan da munduko txapeldun.
Horren ondoren, Noel Gevor eta Tamas Lodiren arteko norgehiagoka eskainiko du saioak. Gevor armeniarrak 13 borrokaldi egin ditu eta denak irabazi. Jarraian, profesional mailan oso ondo dabilen Enrico Koellingek Giuseppe Brischetto italiarraren aurka neurtuko ditu indarrak. Koellingek 14 borrokaldi egin ditu eta denetan atera da garaile.
Bukatzeko, Mateusz Masternaken azken norgehiagoka eskainiko dute. Poloniarrak Ben Nsafoah izango du aurrez aurre.
'Boxeo Izarrak', gaur gauean, 00:20an, ETB1en.