telebista
22:30ean
'El gran rescate' filma, gaur gauean, ETB2n
EITB.EUS
EITB
Bigarren Mundu Gerran, soldadu batzuek Filipinetako uharte batean egindako erreskate-misio arriskutsua kontatzen du filmak.
El gran rescate filma eskainiko du ETB2k gaur gauean, John Dahl zinemagileak zuzendu eta Benjamin Bratt, James Franco, Connie Nielsen eta Joseph Fiennes protagonista dituen lana.
Bigarren Mundu Gerra bukaeran izandako gertakari batzuetan oinarrituta dago. 1945ean, Rangersen seigarren batailoiko kideek misio arriskutsua egin zuten Filipinetan, Henry Mucciren agindupean: japoniarren menpe zegoen lurralde batean, 30 milia inguru zeharkatu zituzten 500 gerra-preso erreskatatu ahal izateko.
El gran rescate, gaur, 22:30ean, ETB2n.