telebista
Kirol emankizunak zuzenean
Beroiz-Jaunarena, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
A.A.
EiTB
Buruz Buruko Txapelketako partidarekin batera, Endesa Ligako Ucam Murcia-Gipuzkoa Basket eta Movistar Estudiantes-Laboral Kutxa eskainiko dira.
Buruz Buruko Txapelketako final zortzirenetako Beroiz-Jaunarena partida zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek gaur arratsaldean. Zallako pilotalekuan jokatuko den jaialdia bostetan hasiko da binakako neurketa batekin: Irujo-Irusta / Berasaluze II-Barriola. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.
Endesa Ligaren tartea birritan zabalduko dute gaur: 12:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en, Ucam Murcia-Gipuzkoa Basket izango da ikusgai; 20:00etan, ETB4n eta eitb.eus-en, Movistar Estudiantes-Laboral Kutxa. Xabier de la Fuentek eta Josean Aldalurrek egingo dituzte esatari lanak.
Pala eta aizkora emankizunek osatuko dute kirol eskaintza. 12:00etan, ETB4n, Gaubeka-Ibai Perez / Zubiri-Imanol Munduko Pala Txapelketako finalerdiaren berri emango du Iñigo Aiestaranek, Iñigo Oiartzabal aditua lagun duela. Eta 16:00etan, ETB1en, Eusko Label sariko final-laurdenetako jardunaldia izango da ikusgai, bezperan Zeanurin jokatutakoa. Bertan, Atutxa II.a, Arria V.a, Lopez Azpilikueta eta R. Saralegi arituko dira nor baino nor gehiago. Ibon Gaztañazpi eta Joxe Etxebeste arduratuko dira kontakizunaz.
Amaitzeko, futbol jardunaldiaren errepasoa egingo du Mikel Olazabalek 'Gol Festa' saioan (ETB1, 19:30).

