Itxi

telebista

Online castinga

Azken eguna da gaur 'El Conquis'eko castingera bideoa bidaltzeko

A.A. / I.A. | EiTB.EUS

EITB

2016ko 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioko lehiakide izan nahi dutenek eitb.com-ek martxan jarri duen castingean har dezakete parte.

  • Nakor, 7. edizioko garailea, bidali zuen bideoan

    Nakor, 7. edizioko garailea, bidali zuen bideoan

"El Conquistador del Fin del Mundo" lehiaketako hurrengo edizioa prestatzeko lanetan erabat murgilduta dago Hostoil etxeko lantaldea. Lehiakideak hautatzeko ohiko castingak egin ostean, internet bidezkoan parate hartzeko azken eguna da gaur.

Estatuko reality saio ikusiena den honetako lehiakide izan nahi duenak bere burua aurkezteko bideo bat bidal dezake 'Conquis'en webgunean casting horiek jasotzeko jarritako atalera. Euren burua aurkezteaz gain, "Conquis"en zergatik hartu nahi duten parte kontatu beharko dute bideo horretan. Eta, noski, bere iritzia eman beharko dute saioari buruz, probei buruz, kapitanei buruz... eta saioko gogorrena zer iruditzen zaien azaldu beharko dute. Hau da, euren burua "Conquis"eko lehiakide gisa saltzea da kontua.

Nakor Markezek, zazpigarren denboraldiko irabazleak, adibidez, horrelako bideo bat bidali zuen bere burua aurkezteko.

Urtero bezala, aurtengo edizioa ere, 12.a, udazkenean grabatuko da.